Argazkiak
  Musika
  Artea
 
  Menu poesía
  menu nagusira itzuli
menu

ilun - argi
goibel - alai
zakar - leun
pozoi - ezti
heriotza - bizitza
bizitza - heriotza
hasieraren bukaera
bukaeraren hasiera
bukaera?
hasiera?
...
gauza bera!!

   

 

Gauean, barroten artetik,
zeru beltza urratzen duten izarrei
so egiten diet
buruan dabilzkidan galderen erantzunak
izango balituzte...
...ixiltasuna jabe...
ixiltasunak ozen oihukatzen dit:
zure buruan bakardadea da nagusi!!
Bihotzean ez ordea.

Bakardadea zeharkatuz
bihotzetik edanez
dohakit ohargabe
gau ilun amaigabe
“Maitemina:
Lore baten garrasia
heriotza aurkitzean.”